XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) alkar maite dezazutela, Nik maite izan zaituztedan bezela: dio Jaunak.

Ps. - Bai zoriontsu, bide garbitik Jaungoikoaren Legean dabiltzanak!

2'gn. ANTIPHONA - Jauna maietik altxa ondoren, ontzi batean ura artu, eta Ikasleai oñak garbitzen asi zitzaien. Ikasbide au utzi zien.

Ps. - Aundia da Jauna ta txit goragarri, gure Jaungoikoaren Errian; santua da Aren mendia.

3'gn. ANTIPHONA - Jesus Jaunak, bere ikasleekin apaldu ondoren, oñak garbitu zizkien eta esan: Nik, zuen Irakasle ta Jaun onek, zer egin dizutedan ba aldakizute?. Ikas-bide eman dizuet, zuek ere orixe egin dezazuten.

Ps. - Ona izan zera, Jauna, zure lurrarentzat; zori oneko egin dezu Jakob.

4'gn. ANTIPHONA - Jauna: Zuk neri oñak garbitu? Jesus'ek erantzun: Oñak garbitzen ez badizkitzut, ez dezu zer-ikusirik Nerekin. Iritxi zan, beraz, Simon Pedro'rengana, eta Pedro'k onela esan zion: - Zuk neri oñak garbitu? Jesus'ek erantzun: Oñak garbitzen ez badizkitzut, ez dezu zer-ikusirik Nerekin. Ni zer ari naizen, zuk ez dakizu orain; gero jakingo dezu.

5'gn. ANTIPHONA - Nik, zuen Jaun eta Irakasle onek, oñak zuei garbitu badizkitzuet, are ta geyago zuek alkarri garbitu bearko dizkiezute.